Helburua
Kontzientzia lexikoa (hitza/irudia) eta silabikoa (domino-silabikoa) lantzea.
Hitzak identifikatzea.
Memoria bisuala eta arreta lantzea.
Parte-hartzaileak
2-4 jokalari.
Materiala
Unitate bakoitzeko hiztegi-txarteleko hitzekin prestatu ditugun DOMINOak. Ikasturtean zehar metatzen joango gara.
Jolas-eremua
2-4 lagun elkartu daitezkeen txoko bat. Mahai baten inguruan edo lurrean izan daiteke.
Denbora
10 min.
Nahi adina aldiz errepikatu daiteke jolasa ikasturtean zehar.
Garapena
• Aukeratu DOMINOA: hitza-irudia / silaba-silaba.
• Banatu seina fitxa jokalarien artean.
• Utzi erdiko multzoan, ahuspez, gainerako fitxak.
• Aukeratu, zotz eginez, nor hasiko den.
• Hasten denak, bere fitxa bat erdian jarriko du guztion bistan.
• Beste jokalariek fitxa bat botatzeko, hitza dagokion irudiarekin elkartu beharko dute, edo irudia dagokion hitzarekin. Silaben kasuan, elkartu silaba bera duten txartelak.
• Jokalariak ezin badu fitxarik bota, erdiko multzotik fitxa bat hartuko du.
• Fitxa guztiak kokatzen dituen lehen jokalariak irabaziko du.
Gomendioak/aldaerak
Zotz egiteko:
GORA
BEHERA
XIKITUN
XAKATUN
FUERA!
J.M. Olaizola, Axa, mixa, zilarra. Elkarlanean