Helburua
Hiztegia aberastea.
Aldez aurretik ikasitako testu bateko hitzak identifikatzea.
Memoria bisuala eta arreta lantzea.
Parte-hartzaileak
Binaka (bat baten aurka) edo launaka (bi biren aurka).
Materiala
Hiztegi-txartelak (2 joko).
Unitate bakoitzak hiztegi-txartelak dituenez, ikasturtean zehar materiala metatzen joango gara.
Jolas-eremua
Bi/lau lagun elkar daitezkeen txoko bat. Mahai baten inguruan edo lurrean izan daiteke.
Denbora
10 min.
Nahi adina aldiz errepikatu daiteke jolasa unitatean zehar.
Garapena
• Erabaki zein memoriatara jolastu: HITZEKIN, IRUDIEKIN, HITZAK ETA IRUDIAK.
• Prestatu hiztegi-txartelak: mahaian edo lurrean, karratu edo laukizuzen bat eratuz, txukun-txukun, ahuspez jarri.
• Zotz eginez, erabaki nor hasiko den.
• Eman buelta bi txartelei.
• Esan ozen irudi edo hitz bakoitzak adierazten duena (hori egoki egin ezean jokalari horrek txanda galduko luke).
• Bi irudiak/hitzak berdinak badira, jokalariak txartelak hartuko ditu beretzat eta txandak berea izaten jarraituko du, txartel-bikotea osatzea lortzen ez duen arte.
• Bi irudiak/hitzak desberdinak badira, utzi txukun-txukun zeuden toki berean eta eman txanda hurrengo jokalariari.
• Txartel-bikote gehien eskuratzea lortzen duen jokalaria izango da irabazlea.
• Kontuan hartu beharrekoa: jokalari batek txartelei buelta ematen dienean, besteak adi egon behar du, jokoaren estrategia nagusia irudiak/hitzak non dauden gogoratzea baita. Arrazoi beragatik, oso garrantzitsua da, jokatzen duten bitartean txartelak lekuz ez aldatzea.
Gomendioak/aldaerak
• Irudiekin bakarrik egin ditzakegu bikoteak.
• Hitzekin bakarrik egin ditzakegu bikoteak.
• Hitza eta irudia elkartzera jolas gaitezke.
• Zotz egiteko:
HARRIOLA MARRIOLA
ORRATZA ZORROTZA
PUNTA GAITZA, HARI TXARRA,
TIRABIRA
ZIRRIN, ZARRAN ETA ZAST!