Helburua
Begi-arreta garatzea.
Inguruko errealitatea arretaz begiratzea.
Parte-hartzaileak
Taldekide guztiak.
Materiala
Ez da behar
Jolas-eremua
Taldekide guztiak biribil batean elkartzeko adina zabal den espazioa.
Denbora
10 min.
Nahi adina aldiz errepikatu daiteke jolasa ikasturtean zehar.
Garapena
• Aukeratu bi taldekide, zotz eginez.
• Agindu, aukeratutako bi taldekideei, gelatik kanpo atera daitezela.
• Eseri gainerako guztiak lurrean U bat osatuz.
• Atera direnek trukatu elkarrekin zerbait: jertseak, galtzerdiak, eskumuturreko bat, erlojuak…
• Sartu gelara kanpoan dagoen bikotea.
• Kokatu U-aren aurrean, gainerakoek ondo-ondo ikus ditzaten.
• Asmatu kanpoan egon direnek elkarren artean zer elementu trukatu duten.
Gomendioak/aldaerak
• 3 ERROREAK: binaka jolasteko aldaera:
– Osatu bikoteak jolaskideen artean.
– Jarri bikoteak bi ilaratan, zutik eta aurrez aurre.
– Behatu lagunari ondo-ondo minutu batez.
– Biek buelta eman eta aldatu bakoitzak aldean dituen 3 gauza
(eskumuturrekoa eskuz aldatu, galtzerdiak erantzi eta poltsikoan gorde…).
– Asmatu zer aldatu duen bikotekideak.
• Zotz egiteko formula:
IXTORIO, MISTERIO, PATS!
BERREHUN ZORRI ETA BERREHUN PARTZ;
BURUAN DITUENAK, EGINEN DU HATZ.
Iturria: J.M. Olaizola: Axa, mixa, zilarra, Elkarlanean