Helburua
Hiztegia aberastea.
Aldez aurretik ikasitako testu bateko hitzak identifikatzea.
Memoria bisuala eta arreta lantzea.
Parte-hartzaileak
Zortzinaka (lau lauren aurka).
Materiala
Hiztegi-txartelak. Unitate bakoitzak bere hiztegi-txartelak izango ditu. Ikasturtean zehar materiala metatzen joango gara.
Jolas-eremua
Bi ilaratan zortzi lagun elkar daitezkeen txoko bat. Mahai baten inguruan edo lurrean izan daiteke.
Denbora
5-10 min.
Nahi adina aldiz errepikatu daiteke jolasa unitatean zehar.
Garapena
• Errepasatu hiztegi-txartelak: erakutsi irudiak banan-banan eta izendatu guztion artean ozen.
• Antolatu hiztegi-txartelak: mahaian edo lurrean, bi/lau errenkadatan, txukun-txukun, ahoz gora jarri.
• Jokoa gidatuko duenak talde bakoitzeko jokalari bakoitzari belarrira zenbaki bat esango dio.
• Gorde eskuak bizkar atzean.
• Eman kontsigna:
Jokoa gidatzen duenak, ozen, zenbaki bat eta txarteletako hitz bat esango du:
4 – MASUSTA!
• Zenbaki bera duten bi jokalariak hitz hori irudikatzen duen txartela hartzearren lehiatuko dira.
• Txartela lehenengo hartzen duenak, bere talderako gordeko du.
• Txartel gehien eskuratzen duen taldea izango da irabazlea.
Gomendioak/aldaerak
• Irudi-txartelak bakarrik jar ditzakegu jokoan.
• Hitza larriz idatzita duten txartelak bakarrik jar ditzakegu jokoan.
• Hitza xehez idatzita duten txartelak bakarrik jar ditzakegu jokoan.
• Hitza larriz eta xehez idatzita duten txartelak jar ditzakegu jokoan.
• Bi taldetan jokatu beharrean, lau jokalariko taldeak egin ditzakegu, eta denak denen aurka lehia daitezke. Horrela eginez gero, gidariak ez du zenbakirik esan behar, soilik jokalariek eskuratu behar duten hitza/irudia izendatu.