Bikiak

Helburua

Begi-arreta garatzea.
Inguruko errealitatea arretaz begiratzea.

Parte-hartzaileak

Taldekide guztiak.

Materiala

Ez da behar

Jolas-eremua

Taldekide guztiak elkartzeko adina zabal den espazioa. Hara-hona mugitu beharko dutenez, altzariek trabarik ez egitea komeni da.

Denbora

10 min.
Nahi adina aldiz errepikatu daiteke jolasa ikasturtean zehar.

Garapena

• Gonbidatu taldekideak hara-hona mugitzera.
• Eman agindua:

Bila ezazu zure ikaskideen artean: esku biki bat, kolore bereko begi bikiak, oin biki bat, janzki biki bat, ile biki bat, irribarre biki bat, ibilera biki bat…

• Nork bere bikia topatu duenean, bukatu jolasa, edo hasi beste agindu batekin berriz.