Hitzezko ferekak

Helburua

Hitzak egoki idaztea.

Parte-hartzaileak

Taldekide guztiak.

Materiala

• DIN A4 bat jokalari bakoitzeko. Orrian pertsona baten silueta marraztuta egotea komeni da.
• Arkatzak, margoak edo errotuladoreak.
• Musika.

Jolas-eremua

Espazio zabal bat. Taldekideek espazioan zehar mugitu beharko dutenez, altzariek trabarik ez egitea komeni da.

Denbora

30 min.
Nahi adina aldiz errepikatu daiteke jolasa ikasturtean zehar.

Garapena

• Eman partaide bakoitzari DIN A4 bat (bertan aldez aurretik gorputz baten silueta marraztua egon dadila).
• Moztu gorputzaren silueta.
• Itsatsi siluetak, zelo pusketa batez, elkarri bizkarrean.
• Jolasa gidatzen duenak musika ipiniko du, eta partaide guztiak hara eta hona mugituko dira eskuan arkatz, margo edo errotuladore bat dutela.
• Idatzi hitz goxoak jolaskideen bizkarreko siluetetan (hitzek jolaskide horren dohainei egingo diete erreferentzia).
• Musika isiltzen denean, askatu silueta eta irakurri bertan jartzen duena.

Gomendioak/aldaerak

Nahi izanez gero, jolasa biribilean buka dezakegu, eta, nahi duenak, jolasterakoan edo jarri diotena irakurtzerakoan, sentitu duena taldearekin parteka dezake.
Bizkarrean idaztea oso zaila egingo balitzaie, bakoitzak bere silueta, bere izenarekin mahai gainean utz dezake, eta umeak mahaiz mahai pasea daitezke lagunen siluetetan hitz politak idatziz.