Helburua
Begi-arreta garatzea.
Inguruko errealitatea arretaz begiratzea.
Parte-hartzaileak
Taldekide guztiak.
Materiala
Aulkiak.
Jolas-eremua
Taldekide guztiak biribil batean esertzeko adina zabal den espazioa.
Denbora
10 min.
Nahi adina aldiz errepikatu daiteke jolasa ikasturtean zehar.
Garapena
• Aukeratu taldekide bat, zotz eginez (jolasten den lehenengo aldian irakaslea bera izan daiteke ereduak emateko).
• Eseri gainerako guztiak aulkietan, biribil bat osatuz.
• Kokatu aukeratu dugun taldekidea biribilaren erdian zutik eta eman ditzala lekualdatze-aginduak: “Maite ditut jertse gorria dutenak”. Jertse gorria duten guztiak aulkiz aldatuko dira, eta, une horretan, erdikoak aulki bat eskuratzeko aprobetxatuko du.
• Aulkirik gabe geratzen dena erdian jarriko da, eta hurrengo agindua emango du: “Maite ditut praka motzak jantzita daramatzatenak”…
Gomendioak/aldaerak
• Jolas bera kontzientzia fonologikoa lantzeko erabil daiteke, lekualdatze-aginduak aldatuz: “Maite ditut “A”z hasten den izena dutenak”…
• Zotz egiteko formula:
DONA, DONA KATONA
SUTONDOAN AITONA
LEPOTIK BEHERA KUTTUNA
ATERA NESKA EDO MUTILA!