Helburua
Testu koherente, kohesionatu eta zuzenak idaztea.
Parte-hartzaileak
Taldekide guztiak.
Materiala
• DIN A4 bat jokalari bikote bakoitzeko.
• Arkatzak eta borragomak.
• Kaxa edo saski bat.
Jolas-eremua
Jolasaren lehen zatian, eroso idatzi ahal izateko mahaiak dituen espazio bat.
Jolasaren bigarren zatian, idatzitako mezua ezkutatu egin beharko dute; beraz, ezkutatzeko txokoak dituen espazio zabal bat.
Denbora
30 min.
Nahi adina aldiz errepikatu daiteke jolasa ikasturtean zehar.
Garapena
• Banatu bi paper zati partaide bakoitzari. DIN A4 erdi baten neurrikoak gutxi gorabehera.
• Kontsignak:
– Idatzi zure izena paper horietako batean.
– Tolestu papera eta sartu kaxa edo saski batean.
• Pasatu saski edo kaxa hori eskuz esku eta bakoitzak paper bat har dezala.
• Kontsignak:
– Hartu duzun paperean lagun baten izena jarriko du. Paper horretan bertan idatzi lagun horri mezu atsegin bat.
– Tolestu papera eta ezkutatu txoko batean.
– Hartu bigarren papera. Bertan idatzi NON ezkutatu duzun mezua: mezu sekretu bat duzu zakarrontziaren azpian, zure apalean, margo-kutxaren ondoan…
– Eman lagunari “pista” duen papera.
• “Pistaz” lagunduta, bakoitzak topatutako mezua irakurri.
Gomendioak/aldaerak
• Jolas hau binaka edo taldeak osatuz egin daiteke.
• Mezuak norberak idatz ditzake, edo TELEGRAMAK idatz ditzakegu, egunkarietako nahiz aldizkarietako hitzak ebakiz eta pegatuz.