Helburua
Hiztegia aberastea.
Galdera egokiak egiten trebatzea.
Parte-hartzaileak
Taldekide guztiak. 2-6 laguneko taldeak.
Materiala
Hiztegi-txartelak.
Unitate bakoitzak hiztegi-txartelen bilduma izango du, beraz, ikasturtean zehar metatzen joango gara.
Hiztegi-txartela buruan lotzeko zinta.
Jolas-eremua
Taldekide guztiak elkar daitezkeen txoko bat.
Taldekideak talde txikitan elkar daitezkeen txoko bat.
Denbora
5-10 min. (Nahi adina luza daiteke, taldekideen nahiaren arabera).
Nahi adina aldiz errepikatu daiteke jolasa ikasturtean zehar.
Garapena
• Taldekide guztiak elkarrekin, edo 2-6 laguneko talde txikitan jolas daiteke.
• Jarri ahuspez irudidun-txartel guztiak.
• Zotz eginez, aukeratu nor hasiko den.
• Hartu multzoko lehen txartela eta lotu kopetan zintarekin, beste jokalari guztiek ikusteko moduan.
• Asmatu kopetan zein txartel duzun, beste jokalariei BAI/EZ erantzun behar diren galderak eginez.
• Asmatzen duzunean, pasatu txanda beste jokalari bati.
Gomendioak/aldaerak
Zotz egiteko:
DON DON KIKILIKON
HORTXE DATOR DON RAMON
SALTSA PIKA TORTOLIKA
PATINETEAN KORRIKA